194. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

Enplegua egonkortzeko deialdi salbuespenezkoa, txanda irekian eta oposizio-lehiaketa bidez Nafarroako Parlamentuaren zerbitzuko legelari izateko bi lanpostu huts betetzeko. Izendapena.

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak, 2023ko irailaren 4an egindako bilkuran, erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

Bukatu da Nafarroako Parlamentuaren zerbitzuko legelari izateko bi lanpostu huts (A mailakoak) oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia, zeina 2022ko abenduaren 15eko 143. Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean (deialdiaren aldaketa, 2023ko urtarrilaren 4ko 2. NPAOn argitaratua) eta 2022ko abenduaren 27ko 259. Nafarroako Aldizkari Ofizialean (deialdiaren aldaketa, 2023ko urtarrilaren 5eko 4. NAOn argitaratua) argitaratu baitzen.

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak 2023ko ekainaren 30ean hartutako erabaki bidez onetsi zen Miguel Ángel Laurenz Itoiz jaunaren eta Isabel Cañas Palacios andrearen alde oposizio-lehiaketaren epaimahai kalifikatzaileak egindako izendapen-proposamena, zeina 2023ko uztailaren 5eko 3. Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta 2023ko uztailaren 20ko 151. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen.

Zerbitzu Orokorretako buruak txostena egin du interesdunek deialdiko 7.3 oinarrian adierazita dagoen dokumentazio guztia behar den epean eta moduan aurkeztu izanari buruz. Hartara, txosten hori ikusita eta deialdiko 8. oinarrian ezarritakoarekin eta Nafarroako Parlamentuko Erregelamenduaren 42. artikuluarekin bat, ondokoa ERABAKI DA:

1. Miguel Ángel Laurenz Itoiz jauna izendatzea Nafarroako Parlamentuko Legelarien Kidegoko funtzionario (A mailakoa).

2. Isabel Cañas Palacios andrea izendatzea Nafarroako Parlamentuko Legelarien Kidegoko funtzionario (A mailakoa).

3. Ezartzea interesdunek hilabeteko epea izanen dutela, izendapena jakinarazten zaienetik aitzina, beren karguaren jabetza hartzeko Parlamentuko Legelari Nagusiaren aurrean.

4. Erabaki hau interesdunei jakinaraztea, eta Zerbitzu guztietako buruei igortzea.

5. Erabaki hau Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin agintzea.

Iruñean, 2023ko irailaren 4an.–Lehendakaria, Unai Hualde Iglesias.

Iragarkiaren kodea: F2312858