194. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1826/2023 EBAZPENA, 2023ko abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektorearen 2023ko maiatzaren 25eko 979/2023 Ebazpenean atzemandako akatsa zuzentzen duena. Ebazpen haren bidez, hautagai bat Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatu zen OLko kudeaketari izateko (B maila), eta lanpostua esleitu zitzaion.

979/2023 Ebazpena, 2023ko maiatzaren 25ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez, Cristina Aldaya Marín Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatu zen OLko kudeaketari izateko (B maila), eta lanpostu bat esleitu zitzaion. Aipatutako ebazpena 2023ko ekainaren 9an argitaratu zen, 2023ko 122. NAOan.

Akats bat atzeman da izendapenerako proposamen osagarria (izendapenaren aurrekoa) iragarki ohol elektronikoan argitaratzeko datari dagokionez. Argitaratze data zuzena 2023ko maiatzaren 23a da.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2. artikuluak dioenez, "Administrazio Publikoek, beren kabuz edo interesdunek eskaturik, edozein unetan zuzendu ditzakete beren egintzetako akats material, egitezko edo aritmetikoak".

Ikusirik Langileria Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen proposamen txostena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat eman duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 40. artikuluan esleituak ditudan eskumenak baliatuz.

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Akatsa zuzentzea ebazpen honetan: 979/2023 Ebazpena, 2023ko maiatzaren 25ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko zenbait funtzionario izendatzen ditu, OLko kudeaketari izateko (B maila), eta lanpostua esleitzen die.

Honela dioen tokian:

"Deialdiaren 10.4 oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz, izendapen proposamen osagarria egin zen Cristina Aldaya Marínen alde, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektronikoan argitaratu zen 2023ko maiatzaren 15ean".

Honela esan behar du:

"Deialdiaren 10.4 oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz, izendapenerako proposamen osagarria egin zen Cristina Aldaya Marínen alde, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektronikoan argitaratu zen 2023ko maiatzaren 23an".

Bigarrena.–Agintzea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, jakinaraztea interesdunari eta helaraztea Kudeatzailetzari.

Hirugarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitate Sistemari buruzko 2023ko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 38.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, eta haren aurka zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea, errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2023ko abuztuaren 30ean.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.

Iragarkiaren kodea: F2312859