194. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

9/2023 FORU AGINDUA, abuztuaren 31koa, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak emana, departamentuko zuzendari nagusien aldi baterako ordezkoak izendatzen dituena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 16.2 artikuluak ezartzen du departamentuaren titularrak foru agindu baten bidez izendatuko dituela zuzendaritza nagusien eta idazkaritza tekniko nagusiaren titularren ordez aldi baterako arituko direnak, baita zuzenean horien menpe dauden beste organo batzuen titularren ordez aldi baterako arituko direnak ere, titularrak kanpoan daudenean, eritasun edo ezintasunen bat dutenean, karguak hutsik daudenean edo abstenitzea edo errekusatzea deklaratzen den kasuetan.

Agindu horren 6. apartatuaren arabera, ordezkoen izendapena baliozkoa izateko, ez da derrigorrezkoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, salbu eta baldintza hori ezarrita duten kasuetan.

Horrenbestez, aipatutako lege horrekin bat,

AGINTZEN DUT:

1. Barneko zuzendari nagusiaren kargua hutsik dagoenean, hura kanpoan edo gaixorik dagoenean edo ezintasun pertsonalen bat duenean, edo abstenitzea edo errekusatzea deklaratzen den kasuetan, haren ordez arituko dira zuzendaritzaren mendeko zerbitzuetako zuzendariak, ordena honi jarraikiz:

a) Barneko Araubide Juridikoaren Zerbitzua.

b) Babes Zibileko eta Larrialdietako Zerbitzua.

c) Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzua.

d) Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzua.

2. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren kargua hutsik dagoenean, hura kanpoan edo gaixorik dagoenean edo ezintasun pertsonalen bat duenean, edo abstenitzea edo errekusatzea deklaratzen den kasuetan, haren ordez arituko dira zuzendaritzaren mendeko zerbitzuetako zuzendariak, ordena honi jarraikiz:

a) Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzua.

b) Langileriaren Kudeaketako Zerbitzua.

c) Funtzio Publikoaren Antolamenduko Zerbitzua.

d) Lan Harremanen eta Prestazio Sozialen Zerbitzua.

e) Egituraren, Lanpostuen Antolaketaren eta Langileen Plantillaren Zerbitzua.

3. Justiziako zuzendari nagusiaren kargua hutsik dagoenean, hura kanpoan edo gaixorik dagoenean edo ezintasun pertsonalen bat duenean, edo abstenitzea edo errekusatzea deklaratzen den kasuetan, haren ordez arituko dira zuzendaritzaren mendeko zerbitzuetako zuzendariak, ordena honi jarraikiz:

a) Justiziako Gizarte Zerbitzua.

b) Giza Baliabideen eta Bulego Judizial eta Fiskalaren Zerbitzua.

c) Azpiegitura Judizialen Zerbitzua.

4. Foru agindu hau interesdunei eta departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2023ko abuztuaren 31n.–Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilaria, Amparo López Antelo.

Iragarkiaren kodea: F2312729