1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
77/2023 FORU AGINDUA, irailaren 1ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez Alicia Ruiz Oria andrea, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Premien Bulegoko burua, kargutik kentzea xedatzen baita.
Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko bigarren apartatuan xedatzen duenez, atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki errebokatzen ahal ditu erabaki hori hartu zuen organoak berak.
Horrenbestez,
AGINTZEN DUT:
1. Alicia Ruiz Oria andrea, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Premien Bulegoko burua, kargutik kentzea. Kargu-uzteak 2023ko irailaren 6tik aurrera izanen ditu ondorioak.
2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2023ko irailaren 1ean.–Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gimeno Gurpegui.
Iragarkiaren kodea: F2312836