1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
121/2023 FORU AGINDUA, irailaren 11koa, Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak emana, zenbait eskumenen erabilera departamentuko zuzendari nagusien esku eta departamentuari atxikitako erakunde autonomoetako zuzendari kudeatzaileen esku uzten duena.
Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.2 artikuluak xedatzen du kontseilariek beren eskudantzien erabilera beste baten esku uzten ahal dutela.
Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuaren jardunean efizientzia eta arintasun handiagoa lortu nahian, komenigarritzat jotzen da indarreko araudiak ekonomia eta aurrekontuak kudeatzeko arloan kontseilariari ematen dizkion zenbait eskumenen erabilera departamentuko zuzendari nagusien eta zuzendari kudeatzaileen esku uztea.
Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak, hala ere, noiznahi beregana dezake edozein espediente edo gai, ebazteko.
Foru agindu honen ondoriozko eskuordetzearen bitartez ematen diren ebazpenetan inguruabar hori berariaz adierazi beharko da. Ebazpen horiek, ondorio guztietarako, kontseilariak emanak balira bezala hartuko dira, eta haien aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua.
Horrenbestez, aipatu legezko araudiak eman dizkidan ahalmenak erabiliz,
AGINTZEN DUT:
1. Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko zuzendari nagusien esku eta hari atxikitako erakunde autonomoetako zuzendari kudeatzaileen esku uztea, bakoitzari dagozkion esparruen barrenean, gastuak baimendu eta xedatzeko, ordaintzeko betebeharra aitortzeko eta aurrekontuko aldaketak egiteko indarreko araudiak ematen dizkidan eskumenen erabilera.
2. Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik beretik sortuko ditu ondorioak.
Iruñean, 2023ko irailaren 11n.–Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilaria, Félix Taberna Monzón.
Iragarkiaren kodea: F2313106