194. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

119/2023 FORU AGINDUA, irailaren 6koa, Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak emana, bere eskudantzien erabilera Lehendakaritzako, Gobernu Irekiko eta Nafarroako Parlamentuarekiko Harremanetako zuzendari nagusiaren esku uzten dituena.

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.2 artikuluak xedatzen du kontseilariek beren eskudantzien erabilera beste baten esku uzten ahal dutela.

Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuaren berezko jarduerak garatzeko behar den dinamismoa lortzeko asmoz, beharrezkotzat jotzen da Lehendakaritzako, Gobernu Irekiko eta Nafarroako Parlamentuarekiko Harremanetako zuzendari nagusiaren esku uztea Nafarroako Gobernuak hartzen dituen erabakiak ziurtatzearen arloan kontseilariari dagozkion eskudantziak, hain zuzen, Nafarroako Gobernuaren funtzionamenduari buruzko otsailaren 24ko 39/2005 Foru Dekretuaren 5. artikuluko 3. apartatuan aipatzen direnak.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.2 artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Lehendakaritzako, Gobernu Irekiko eta Nafarroako Parlamentuarekiko Harremanetako zuzendari nagusiaren esku uztea Nafarroako Gobernuak hartzen dituen erabakiak ziurtatzearen arloko eskudantziak.

2. Inguruabar hori berariaz aipatu beharko da foru agindu honen ondoriozko eskuordetzearen bitartez luzatzen diren ziurtagirietan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2023ko irailaren 6an.–Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilaria, Félix Taberna Monzón.

Iragarkiaren kodea: F2312946