1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
155/2023 FORU DEKRETUA, irailaren 6koa, Carlos Cirilo Amatriain Busto jauna, Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, kargutik kentzea xedatzen duena.
Nafarroako Gazteriaren Institutua erakunde autonomoaren estatutuen 11. artikuluan xedatutakoaren arabera, Nafarroako Gobernuak libreki izendatuko eta kargutik kenduko du Nafarroako Gazteriaren Institutuaren Zuzendaritza-kudeatzailetzaren titularra, gazteriaren arloan eskumena duen departamentuko kontseilariaren proposamenez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko edo bere erakunde autonomoetako funtzionarioen artean.
Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duen abuztuaren 30eko 66/2023 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Gazteriaren Institutua erakunde autonomoa Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuari atxiki zaio.
Horrenbestez, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita hiruko irailaren seian egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,
DEKRETATZEN DUT:
1. Kargutik kentzea Carlos Cirilo Amatriain Busto jauna, Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailea. Kargu-uzteak 2023ko irailaren 6tik aurrera izanen ditu ondorioak.
2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea eta Nafarroako Gazteriaren Institutura eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2023ko irailaren 6an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilaria, Begoña Alfaro García.
Iragarkiaren kodea: F2312896