194. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

169/2023 FORU DEKRETUA, irailaren 6koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluko kide bat berritzen duena.

ZIOEN AZALPENA

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluari buruzko uztailaren 2ko 15/2008 Foru Legeak, 10. artikuluan, Kontseiluaren osaera xedatzen du, eta ezartzen du, halaber, Kontseiluko kideak izendatuko direla Nafarroako Gobernuaren foru dekretu bidez, unibertsitateen arloko eskumena duen kontseilariak proposatuta.

Bestalde, 9. artikuluan, aipatu Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluari buruzko uztailaren 2ko 15/2008 Foru Legeak ezartzen du zein izanen den haren osaera, eta adierazten du 21 kide izanen dituela, eta horietatik seik unibertsitateko komunitatea ordezkatuko dutela, honela banatuta:

a) Hiru berezko kide: errektorea, idazkari nagusia eta kudeatzailea.

b) Gobernu Kontseiluak bere kideen artean hautatutako hiru kide, unibertsitateko komunitatearen ordezkari izan daitezen: irakasle bat, ikasle bat eta administrazioko eta zerbitzuetako langileen ordezkari bat.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Gobernu Kontseiluak, 2023ko uztailaren 26ko bilkuran, erabaki zuen Diego Aguirre Elvira jauna aukeratzea ikasleen ordezkari gisa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluan jardun dezan.

Hori horrela, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita hiruko irailaren 6an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Aitor Ayesa Apesteguía jauna ikasleen ordezkari kargutik kentzea Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluan.

2. Diego Aguirre Elvira jauna ikasleen ordezkari izendatzea Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluan.

3. Foru dekretu hau jakinaraztea interesdunei eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluari.

Iruñean, 2023ko irailaren 6an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria, Juan Cruz Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: F2312936