194. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

165/2023 FORU DEKRETUA, irailaren 6koa, Izai Redín Lekunberri jauna Hezkuntza Departamentuko Hezkuntzako Informazio Sistemen Zerbitzuko zuzendari izendatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 36.1 artikuluak xedatzen du zerbitzuetako zuzendariak libreki izendatuko eta kargutik kenduko direla Nafarroako Gobernuaren foru dekretu bidez, departamentu eskuduneko titularrak proposaturik, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko edo hari atxikitako funtzionarioen artetik aukeratuz.

Horrenbestez, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita hiruko irailaren seian egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Izai Redín Lekunberri jauna Hezkuntza Departamentuko Hezkuntzako Informazio Sistemen Zerbitzuko zuzendari izendatzea, 2023ko irailaren 7tik aurrerako ondorioekin.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea, eta Hezkuntza Departamentura eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2023ko irailaren 6an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gimeno Gurpegui.

Iragarkiaren kodea: F2312932