194. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

164/2023 FORU DEKRETUA, irailaren 6koa, Margarita de Pablo Contreras andrea Ekonomia eta Ogasun Departamentuko idazkari tekniko nagusi izendatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 33.2 artikuluak xedatzen du idazkari tekniko nagusiak libreki izendatuko eta kargutik kenduko direla Nafarroako Gobernuaren foru dekretu bidez, departamentu eskuduneko titularrak proposaturik. Izendatuak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak izanen dira.

Horrenbestez, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita hiruko irailaren seian egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Margarita de Pablo Contreras andrea Ekonomia eta Ogasun Departamentuko idazkari tekniko nagusi izendatzea, 2023ko irailaren 7tik aurrerako ondorioekin.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2023ko irailaren 6an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, José Luis Arasti Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2312921