193. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

EPATZE DEIA apirilaren 19ko 39/2023 Foru Dekretuaren aurka jarritako 288/2023 prozedura arruntaren barruan. Foru dekretu horren bidez, apirilaren 30eko 37/2014 Foru Dekretua aldatu zen, Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitateaz kanpoko irakasleen kidegoetako lanpostuak betetzea arautzen duena.

Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusiaren ofizio baten bidez, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzen da 288/2023 prozedura arruntari dagokion administrazio espedientea. Prozedura hori STEILASek jarri zuen apirilaren 19ko 39/2023 Foru Dekretuaren aurka. Foru dekretu horren bidez, apirilaren 30eko 37/2014 Foru Dekretua aldatu zen, Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitateaz kanpoko irakasleen kidegoetako lanpostuak betetzea arautzen duena.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluaren arabera, iragarki honen bidez interesdun guztiei dei egiten zaie Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan ager daitezen, argitaratu ondoko bederatzi egun balioduneko epean.

Iruñean, 2023ko irailaren 8an.–Idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.

Iragarkiaren kodea: F2313072