193. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZITIBAR

Xehetasun-azterketa, UE-UNC-23 exekuzio unitatean. Hasierako onespena

Udalak, 2023ko abuztuaren 24ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Untzitiko UE-UNC-23 exekuzio unitaterako xehetasun-azterketa, Juan José Aldaba Lecumberrik sustatuta eta Ana Almirantearena, Pedro Ansa eta Bárbara San Martínek idatzita.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluari (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da.

Untzitin, 2023ko irailaren 6an.–Alkatea, Francisco Javier Ibiricu Astráin.

Iragarkiaren kodea: L2312881