2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SANTAKARA
Herri-lurren desafektazioa, 6. poligonoko 339. lurzatian. Hasierako onespena
Santakarako Udalak, 2023ko irailaren 5ean egin osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen, legez eskaturiko gehiengoarekin, 2,2 m² desafektatzea euskarrirako, bai eta 25 m zabal eta 4 m luze den eremu bat ere, herri-lurren gaineko lurgain-zortasun bat eratzeko, gero lagatzeko Agrícola Santo Cristo kooperatiba-sozietateari.
Aditzera ematen da, bidezkotzat jotzen diren alegazio edo erreklamazioak aurkez daitezen, hilabeteko epean. Horretarako, espedientea jendaurrean egonen da udal bulegoetan, hura aztertu nahi duen ororen eskura. Jendaurreko epean ez bada alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa izanen da.
Santakaran, 2023ko irailaren 6an.–Alkatea, Miguel Ibiricu Varona.
Iragarkiaren kodea: L2312874