2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IBARGOITI
Aldaketak, Idotzingo 12. poligonoko (U14) 72. lurzatiko birpartzelazio proiektuan. Behin betiko onespena
Ibargoitiko Udalak, 2023ko abuztuaren 22an, onetsi egin zituen aldaketak Idotzingo 12. poligonoko (U14) 72. lurzatiko birpartzelazio proiektuan, Mikel Baztán Huartek sustatutakoan.
Behin betiko onespenaren erabakia argitaratzen da, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72 artikuluan ezarritakoarekin.
Idozinen, 2023ko irailaren 7an.– Alkatea, Juan María Lecumberri Vera.
Iragarkiaren kodea: L2313083