193. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Aldaketa Areta Iparraldeko Barne-eraberritzeko Plan Berezian. Hasierako onespena

2023ko irailaren 5eko Alkatetzaren 2023-0982 Ebazpenaren bidez, erabaki zen hasiera batez onestea Areta Iparraldeko Barne-eraberritzeko plan bereziaren aldaketa, baimendutako erabilerak aldatzeko. Aldaketa Onfarmex Hispania SLU enpresak sustatu zuen. (1737/2023 espedientea).

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1.a) artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Agiri hori interesdunen eskura egonen da epe horretan udal honen egoitza elektronikoan (https://huarte.sedelectronica.es/?x=MUEDcYCM1sxabVm-3mM2sw).

Uharten, 2023ko irailaren 5ean.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2312855