2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOBEITI
Xehetasun-azterketa R-7.2, R-7.3, R-7.6 eta R-7.7 lurzatietarako, Artikako Etxabakar sektoreko R-7 unitatean. Hasierako onespena
Alkatetzaren 2023ko irailaren 12ko Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen xehetasun-azterketa bat R-7.2, R-7.3, R-7.6 eta R-7.7 lurzatietarako, Artikako Etxabakar sektoreko R-7 unitatean, Residencial Proa SLk sustatuta.
Espedientea jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.
Berriobeitin, 2023ko irailaren 12an.–Alkatea, Félix Remírez Hoyos.
Iragarkiaren kodea: L2313125