2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANTSOAIN
Deialdia, 2023ko aurrekontu parte-hartzailearena. Laburpena
Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 715611.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/715611).
Aurrekontu parte-hartzailearen bidez, herritarrek proposatu eta erabakitzen laguntzen dute zertarako erabiliko den baliabide publikoen zati bat; udalerriko kudeaketa publikoan herritarren parte-hartzea gauzatzeko modu bat da.
Aurrekontuaren muga bete arte hautatzen diren proposamenak Antsoaingo Udalaren 2023ko aurrekontuan sartu beharko dira, baldin eta hori egitea ahalbidetzen badute aurrekontua onesteko prozedura eta egoerak zein momentuan aplikatu beharreko araudiak.
Proposamenak aurkezteko epea ireki baino lehen, Antsoaingo Udalak prozesua eta horren oinarriak argitara emanen ditu bere web-orrian (https://www.ansoain.es/eu/), Udaleko iragarki-taulan eta sare sozial ofizialetako Udalaren profilean.
Proposamenak aurkezten ahalko dituzte udalerrian erroldatuta dauden eta 16 urte baino gehiago dituzten pertsona guztiek (2023. urtean hamasei urte beteko dituzten pertsonak barne), baita Antsoaingo Udalaren elkarteen udal erregistroan inskribatutako erakunde eta elkarteek ere.
Proposamenak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Proposamenak bi modutan aurkezten ahal dira:
–Telematikoki, Udalaren egoitza elektronikoaren bitartez: https://sedeelectronica.ansoain.es/default.aspx.
–Aurrez aurre, Antsoaingo Udalaren bulegoetan (udaletxeko plaza 1, Antsoain), astelehenetik ostiralera 8:30etik 14:00etara.
Antsoainen, 2023ko irailaren 6an.–Alkatea, Marta Díez Napal.
Iragarkiaren kodea: L2312876