2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
LOS ARCOS ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Deialdia, familia-langilearen lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda
2023ko 136. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 29an, deialdia eta haren oinarriak argitaratu ziren familia-langile izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, Los Arcos aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean Etxeko Laguntzako Programaren zerbitzura aritzeko.
Eskaerak aurkezteko epea bukaturik eta deialdiaren 4.1 oinarrian ezarritakoaren arabera, Mankomunitateko buruak 2023ko irailaren 5ean emandako ebazpenaren bidez, onetsi da onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda, eranskin gisa ageri dena.
Interesdunek egoki deritzeten alegazioak aurkezten ahalko dituzte, 10 egun balioduneko epean, zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Los Arcosen, 2023ko irailaren 5ean.–Mankomunitateko burua, Eduardo García de Galdiano Baños.
ONARTUEN ETA BAZTERTUEN BEHIN-BEHINEKO ZERRENDA
Onartuak:
1.–ÁLVAREZ JORGE, ANA
2.–ÁLVAREZ DE EULATE CIORDIA, OLGA
3.–DUEÑAS PÉREZ, NEREA
4.–GASTÓN BLASCO, NOEMÍ
5.–LÓPEZ TOLEDANO, MARÍA CARMEN
6.–MARTÍNEZ OSÉS, CRISTINA
7.–RUEDA TORREZ, CINDY IBONE
Baztertuak: inor ez.
Iragarkiaren kodea: L2312863