2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Akats zuzenketa, honako deialdi honetan onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrendan: deialdia, oposizio bidez betetzeko Udaltzaingorako udaltzain-agenteen 25 lanpostu
Akats zuzenketa izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrendan.
Pertsonen Kudeaketako Alorrak, 2023ko irailaren 5ean honako ebazpen hau eman zuen:
Iruñeko udaltzaingorako 25 udaltzain-agente lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian, izangai onartuen eta baztertuen behin behineko zerrenda onesteko Pertsonen Kudeaketako Alorreko zuzendariak 2023ko abuztuaren 3an emandako ebazpenean baztertutako izangaiei dagokienez akatsa dagoela ohartuta, honako hau,
EBATZI DUT:
1.–Onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda zuzentzea eta, izen-emate tramitea behar bezala ez egiteagatik, txanda irekitik kanpo uztea honako hauek:
***1097** | ALVAREZ CARRERA, PAULA |
***7960** | BERMEJO LAINEZ, DAVID |
***5857** | FERNANDEZ GAY, IÑIGO |
***1231** | FRESAN RESTITUTO, LUCIA |
***0233** | GANUZA LOZANO, ALEJANDRO |
***0121** | HERRERA BARBARIN, JAVIER |
***7429** | IGLESIAS ARA, DANIEL |
***7952** | LARA BARBARIN, IVAN |
***3386** | MAALI CENTENO, ADRIAN |
***0449** | MORENO ZABALZA, GUSTAVO |
***0980** | MURUZABAL DIEZ DE ULZURRUN, JON |
***1941** | OTANO GAONA, ALVARO |
***1623** | PRIETO CONTIN, CRISTINA |
***2006** | PULIDO DEL PERAL, LEIRE |
***1775** | SORIA MARTINEZ, HECTOR |
***4653** | SUAREZ URIA, JAVIER |
***4277** | VALLEJO ZAMBRANO, ALEXIS ANDRES |
***2122** | VIEDMA GARCIA, JOSE MARIA |
***0204** | VILLANUEVA ZUBIRI, FERMIN |
2.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Iruñeko Udalaren www.pamplona.es/eu webgunean, eta Iruñeko Udaltzaingoaren iragarki-taulan argitara dadin agintzea.
Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo hamar egun balioduneko epean erreklamazioak aurkezten ahalko dira, eta eskaeretako okerrak zuzendu, eskabide bat aurkeztuta Iruñeko Udaleko edozein erregistrotan, edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4. artikuluan aurreikusitako bideetatik edozein erabiliz.
Iruñean, 2023ko irailaren 5ean.–Pertsonen Kudeaketako Alorreko zuzendaria, Olga Gordillo Gutiérrez.
Iragarkiaren kodea: L2312873