193. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

23-0935 gora jotzeko errekurtsoa, 2022ko lan publikoaren eskaintza aldatzeko eta lanpostu hutsak sartzeko eskaera ezesteari buruzkoa

Iruñeko Udalak aurkeztutako 2022ko lan publikoaren eskaintzan LAB sindikatuaren ordezkari Juan Ignacio Barcos Pérezek gora jotzeko errekurtsoa jarri du Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua; izan ere, Tokiko Gobernu Batzarrak ezetsi du hark 2022ko abenduaren 19an eginiko eskaera, 2022ko maiatzaren 12an onetsitako eta 2022ko 97. Nafarroako Aldizkari Ofizialean (maiatzaren 19koan) argitaratutako 2022ko lan publikoaren eskaintza aldatzeko eta berdintasun teknikariaren lanpostu bat eta gazteria teknikariaren bi lanpostu gehitzeko.

Interesdun guztiei jakinarazten zaie, eta epatze deia egiten zaie, agertu daitezen hamar egun balioduneko epean, Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iturrama kalea, 10; Iruña. Sarrera Ezkirotz kaletik); hori guztia, jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluetan xedatutakoari (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea).

Iruñean, 2023ko irailaren 5ean.–Alkatea, Cristina Ibarrola Guillén.

Iragarkiaren kodea: L2312854