2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
FUNES
Lan publikoaren eskaintza 2023rako
Funesko Udaleko alkateak, 2023ko abuztuaren 24ko ebazpenaren bidez, 2023rako lan publikoaren eskaintza arrunta onetsi du. Hona hemen:
KODEA | LANPOSTUA | MAILA | ARAUBIDE JURIDIKOA | EGOERA | SARBIDEA | LANPOSTUKO OSAGARRIA | ARRISKU-OSAGARRI BEREZIA | MAILAKO OSAGARRIA |
3-07 | GARBIKETAKO LANGILEA | D | LKF | HUTSIK | OL | 8,77 | 10 | 15 |
3-08 | GARBIKETAKO LANGILEA | D | LKF | HUTSIK | OL | 8,77 | 10 | 15 |
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta jakinarazten da ebazpen honen aurka, administrazio bidea bukatzen baitu, errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela:
a) Aukeran, berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 123. eta 124. artikuluak).
b) Aukeran, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita (Nafarroako Toki Administraziori buruzko Foru Legearen 333. artikulua eta hurrengoak).
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 30., 114.1.c) eta 112.3 artikuluak eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 8., 10. eta 46. artikuluak).
Funesen, 2023ko abuztuaren 24an.–Alkatea, Ignacio Felipe Domínguez Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2312645