193. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERRIOZAR

Deialdia, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda bat osatzeko, Berriozarko Udalaren Francisco Casanova Musika Eskolan, gitarra klasikoko eta elektrikoko espezialitatean, euskara jakitea nahitaezkoa den irakasle lanpostuan aritzeko

Berriozarko Udalak, Alkatetzaren 2023ko irailaren 6ko ebazpen baten bidez, honako deialdi hau onetsi zuen:

Deialdia, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda bat osatzeko, Berriozarko Udalaren Francisco Casanova Musika Eskolan, gitarra klasikoko eta elektrikoko espezialitatean, euskara jakitea nahitaezkoa den irakasle lanpostuan aritzeko.

Deialdiaren oinarriak https://www.berriozar.es/eu/ webgunean daude eskuragarri, bai eta Berriozarko Udaleko Herritarren Arretarako Bulegoan ere.

Berriozarren, 2023ko irailaren 6an.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.

Iragarkiaren kodea: L2312875