193. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2727/2023 EBAZPENA, abuztuaren 9koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Cristina Mariscal Aguilar andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen duena, Neurofisiologia Klinikoko barrutiko fakultatibo espezialistaren lanpostuan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diona.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 8ko 2632E/2022 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zenbait lanpostutan sartzeko salbuespenezko merezimendu-lehiaketa bidez; lanpostu horien artean Neurofisiologia Klinikoko barrutiko fakultatibo espezialistaren lanpostua dago. Deialdi hori 2022ko 230. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 21ekoan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren otsailaren 10eko 347E/2023 Ebazpenaren bidez (deialdiaren web fitxan argitaratu zen 2023ko otsailaren 14an), onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen.

Merezimenduak baloratzeko fasea amaituta, 2023ko apirilaren 26an eta maiatzaren 17an deialdiaren web fitxan argitaratu ziren puntuazio handiena zuten eta deialdietan eskatutako baldintzak betetzen zituzten hautagaiak izendatzeko proposamenak, eta, ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 22ko 1763/2023 Ebazpenaren bidez, izendapen proposamen horietan sartutako izangaiak izendatu ziren.

Ondoren, Lorea González Rojas andreak uko egin dio lanpostuari, eta, horretan oinarrituta, 2023ko uztailaren 19an deialdiaren web fitxan izendapen osagarriaren proposamena argitaratu zen, bertan Cristina Mariscal Aguilar andrea sartuta.

Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangai horrek deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituela. Horregatik, bidezko da izendatzea eta lanpostua esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Cristina Mariscal Aguilar andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, Neurofisiologia Klinikoko barrutiko fakultatibo espezialistaren lanpostuan aritzeko, eta plantillan 72273 zenbakia duen lanpostu hutsa esleitzea, funtzionario araubidekoa, Tuterako Reina Sofía ospitaleari atxikita dagoena.

2. Izendatutako izangaiak 2023ko irailaren 19an jabetu beharko du lanpostuaz.

Lanpostuaren jabetza hartzen ez badu, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

3. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara eta Reina Sofía Ospitaleko Langileria Zuzendaritzara), eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura (Barne Igoeraren eta Aldi Baterako Kontratuen Atala) eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.

Iruñean, 2023ko abuztuaren 9an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2312058