2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ATETZ
Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko administrari-ofizialaren lanpostu bat, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Deialdia bete gabe uztea
Atezko Udalak, 2022ko azaroaren 29ko osoko bilkuran hartutako erabaki baten bidez, deialdia onetsi du, bai eta hura betearazteko oinarri eta eranskinak ere, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko Atezko Udaleko administrari-ofizialaren lanpostu huts bat (C maila). Lanpostu hori sartzen da aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesuaren barnean, abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko Legea).
Izangaietako batek ere ez du informatika proba gainditu. Horrenbestez,
EBATZI DUT:
Lehena.–Bete gabe uztea deialdia, oposizio-lehiaketaz betetzeko administrari-ofizialaren lanpostu huts bat, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean.
Bigarrena.–Agintzea erabaki hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren web-orrian.
Eritze Atetzen, 2023ko irailaren 5ean.–Alkatea, Paula Ibero Baraibar.
Iragarkiaren kodea: L2312851