1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
113/2023 EBAZPENA, abuztuaren 28koa, Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez honako proiektu honen okupatu aurreko aktak egiten baitira: "Linte II. fasea" haize-parkea (12,09 MW) eta haren ebakuazio azpiegiturak), Larragako udal-mugartean.
Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiaren apirilaren 24ko 62/2023 Ebazpenaren bidez, aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena eman ziren "Linte II. fasea" haize-parkea izeneko energia elektrikoa ekoizteko instalazio baterako eta haren ebakuazio azpiegituretarako, Larragako udal-mugartean eta onura publikoa duela zehazki deklaratu zen.
2023ko ekainaren 23an, Parque Eólico Navarra SLUk desjabetze-espedientea hasteko eskatu zuen.
Onura publikoaren deklarazioak berekin dakar ukitutako ondasunak presaz okupatu beharra. Hori dela eta, bidezkoa da ondasun horien titularrei dei egitea okupatu aurreko aktak egitera ager daitezen.
Adierazitakoarekin bat, eta dagozkidan eskudantziak erabiliz, hala ematen baitizkit 32. artikuluan martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoak,
EBAZTEN DUT:
1. Dei egitea proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Larragako alkateari, edo hark eskuordetutako zinegotziari, ager daitezen okupatu aurreko aktak egitera eta, bidezko bada, behin betiko okupatzeko aktak egitera, Larragako udaletxean, 2023ko urriaren 25ean.
Aktak egiteko ordena eta ordutegia interesdunei jakinaraziko zaizkie banakako zitazio zedularen bitartez.
2. Ebazpen hau Parque Eólico Navarra SLU enpresa onuradunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Larragako Udalaren iragarki-taulan argitaratzea.
Iruñean, 2023ko abuztuaren 28an.–Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia, Uxue Itoiz Mariñelarena.
Iragarkiaren kodea: F2312721