1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
304/2023 EBAZPENA, abuztuaren 30ekoa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, "Fiteroko hondakin-uren araztegia birmoldatzea" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda aldatzen duena eta ukitutako ondasun eta eskubide zehatz batzuen akta osagarriak egiteko eguna finkatzen duena.
Toki Administrazioko zuzendari nagusiaren uztailaren 2ko 318/2020 Ebazpenaren bidez, behin betiko onetsi zen aipatu proiektua, baita ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda ere.
Nafarroako Gobernuak 2020ko irailaren 16an hartutako Erabakiaren bidez, presakotzat deklaratu zen proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzearren.
Obrak egiten ari direla, Fiteroko Udalaren osoko bilkurak proiektua aldatzea onetsi du. Aldaketa Nafarroako Toki Azpiegiturak SA sozietate publikoak idatzi du, eta hura egiteko arrazoia izan da landare-hesi bat jarri behar izatea zuzenketa-neurri gisa, hala baitago jasota espedientean dagoen dokumentazioan.
Hortaz, beharrezkoa da, batetik, proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen behin betiko zerrenda aldatzea eta, bestetik, akta osagarriak egitea Fiteroko FI 10-COI finkaren gainean (2. poligonoko 1964. lurzatia); hori guztia, proiektua gauzatzeko behar den espazioa eskuratzearren, bat etorriz espedientean dagoen dokumentazioarekin.
Horrenbestez, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 20. eta 52. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuak esleitu dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendaren aldaketa onestea, FI10-C01 lurzatiari dagokionez, bat etorriz eranskineko deskribapenarekin. Onespenak berekin dakar onura publikoaren deklarazioa eta okupatzeko beharra.
2. Dei egitea "Fiteroko hondakin-uren araztegia birmoldatzea" izeneko proiektuaren aldaketak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, desjabetzearen onuradunei eta Fiteroko Udaleko alkate udalburuari, Fiteroko udaletxean ager daitezen 2023ko irailaren 29an, akta osagarriak egitearren.
3. Ukitutakoek berek agertu beharko dute ekitaldi horretara, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimenduta dauden ordezkariek, titulartasuna frogatzen duten agiriak aldean dituztela. Halaber, nahi izanez gero, peritua eta/edo notarioa eraman dezakete, nork bere kontura.
4. Alexia Mauleón Goñi, Aimar Serrano Arana eta Pedro Gracia Araiz Administrazioaren ordezkari izendatzea, haietako edozeinek sina ditzan akta osagarriak eta bidezkoak diren gainerako agiriak.
5. Anabel Beunza Munárriz eta Gabriel Olagüe Santesteban izendatzea Administrazioko peritu.
6. Ebazpen hau Fiteroko Udalari jakinaraztea eta adieraztea administrazio publikoek ez beste interesdun guztiek gora jotzeko errekurtsoa jar dezaketela, proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendaren aldaketaren aurka, Lurralde Kohesiorako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean. Administrazio publikoek, berriz, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, deusetan galarazi gabe horren aurretik Nafarroako Gobernuaren aurrean errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epeetan.
7. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Fiteroko Udalaren iragarki-taulan argitaratzea. Orobat, iragarki bat argitaratuko da Foru Komunitateko bi egunkaritan.
8. Ebazpen hau ukitutako titularrei jakinaraztea, banakako zitazio zedularen bidez.
9. Ebazpen hau Nafarroako Toki Azpiegiturak SAri igortzea.
Iruñean, 2023ko abuztuaren 30ean.–Toki Entitateentzako Aholkularitza Juridikorako eta Lankidetzarako Zerbitzuko zuzendaria, Ana Rodríguez Hidalgo (kargua hutsik dagoenez, aldi baterako ordezkatzen ari da Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia, bat etorriz Lurralde Kohesiorako kontseilariaren abuztuaren 20ko 3/2019 Foru Aginduarekin).
FITEROKO HONDAKIN-UREN ARAZTEGIA BIRMOLDATZEKO PROIEKTUAREN ALDAKETAK UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA
FINKAREN KODEA | TITULARRAK | JARD. | HUArako BEHIN BETIKO OKUPAZIOA (m²) | KATASTROKO DATUAK |
Behin bet. okup. (Hasierakoa) | Behin bet. okup. (Osagarria) | Behin bet. okup. (Amaierakoa) | Pol. | Lurz. | Lur mota |
FI-10 C01 | Ángela Sainz Sanz | HUA | 280 | 34 | 314 | 2 | 1964 | Frutarbolak ureztalurretan |
Laburdurak: Jard.: Jarduketa; HUA: Hondakin-uren araztegia; Behin bet. okup.: Behin betiko okupazioa, C01; 01 finka osagarria. |
Iragarkiaren kodea: F2312631