193. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak emana, 2023ko irailaren 6koa, baimentzen duena Nafarroako Unibertsitate Publikoan ezartzea unibertsitate arteko Doktoretza-programa Osasun Globalean: Faktore erabakigarriak eta Giza Osasunaren, Animalien Osasunaren eta Ingurumenaren Osasunaren interakzioa.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak baimena eskatu dio Nafarroako Gobernuari ezarri ahal izateko unibertsitate arteko Doktoretza-programa Osasun Globalean: Faktore erabakigarriak eta Giza Osasunaren, Animalien Osasunaren eta Ingurumenaren Osasunaren interakzioa. Unibertsitate arteko programa bat da eta aldi berean Campus Iberus osatzen duten lau unibertsitateetan ezarriko da: Errioxako Unibertsitatea, Lleidako Unibertsitatea, Zaragozako Unibertsitatea eta Nafarroako Unibertsitate Publikoa. Programa Zaragozako Unibertsitateak koordinatuko du.

Tituluak badu Aragoiko Unibertsitateko Kalitatearen eta Prospektibaren Agentziaren (ACPUA) aldeko ebaluazioa, baita Unibertsitateen Kontseiluaren aldeko egiaztapena eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte kontseiluaren aldeko txostena ere.

Era berean, Unibertsitateko zuzendari nagusiak titulazio berria ezartzearen aldeko txostena egin du.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. Baimentzea honako hau ezartzea: unibertsitate arteko Doktoretza-programa Osasun Globalean: Faktore erabakigarriak eta Giza Osasunaren, Animalien Osasunaren eta Ingurumenaren Osasunaren interakzioa.

2. Erabaki hau Politika Unibertsitarioaren Konferentzia Orokorrera eta Unibertsitateetako Ministeriora igortzea, gero Espainiako Gobernuari bidal diezaion baimendutako tituluen izaera ofiziala ezartzeko proposamena, eta Unibertsitateen, Ikastetxeen eta Tituluen Erregistroan inskriba ditzan.

3. Erabaki hau Unibertsitateen Zerbitzura eta Unibertsitateen Atalera igortzea.

4. Erabaki hau Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreari jakinaraztea.

5. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2023ko irailaren 6an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Félix Taberna Monzón.

Iragarkiaren kodea: F2312943