191. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

56/2023 FORU AGINDUA, irailaren 1ekoa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, behin betiko onesten duena Sarriguren, Berrikuntzaren Hiria, Erripagaña, Areta eta Burlata lotuko dituen oinezkoentzako eta bizikletentzako ibilbide bat eraikitzeko proiektua, eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda berria onesten duena.

Lurralde Kohesiorako kontseilariaren ekainaren 19ko 38/2023 Foru Aginduaren bidez, behin-behinean onetsi zen Sarriguren, Berrikuntzaren Hiria, Erripagaña, Areta eta Burlata lotuko dituen oinezkoentzako eta bizikletentzako ibilbide bat eraikitzeko proiektua, eta jendaurrean jarri zen, hilabetez, bai proiektuaren eduki teknikoari dagokionez, bai lurrak okupatu beharrari dagokionez, desjabetzearen ondorioetarako.

Garraioen Ikuskapen, Kudeaketa eta Antolamenduaren eta Mugikortasunaren Zerbitzuak eskatuta, Sarriguren, Berrikuntzaren Hiria, Erripagaña, Areta eta Burlata lotuko dituen oinezkoentzako eta bizikletentzako ibilbide bat eraikitzeko proiektua idatzi du Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak. Proiektu horretan zehazten da zer obra diren beharrezkoak Iruñerrian garrantzi handia duten lau gune –Sarriguren, Erripagañako urbanizazioa, Uharte (Areta industrialdearen bidez) eta Burlata– lotuko dituen oinezkoentzako eta bizikletentzako bide jasangarri bat eraikitzeko; gainera, lau gune horiek elkarri lotu ez ezik, lan arrazoiak direla medio joan-etorri ugari sortzen dituzten beste bi eremurekin ere lotu nahi dira, hots, Berrikuntzaren Hiriarekin eta Areta industrialdearekin.

Proiektuak eremuan dauden azpiegiturak egokitzen ditu, zehazki, PA-30 errepidearen gaineko biribilgunea, Berrikuntzaren Hiria kalearen hasiera, Berrikuntzaren Hiri barruko berdeguneetako oinezkoentzako bideak –lotzen direnak NA-2300 errepidearen gaineko oinezkoentzako pasabidearekin eta errepidearekin berarekin 0+400 KPan, eskuineko aldean dagoen gasolindegiaren parean–, NA-2300 errepidearen gainerako zatia, gasolindegiaren aurrealdea barne, NA-2306 guztia Burlatako herrigunera arte, bai eta bi errepideak lotzen dituen biribilgunea bera ere, lehen aipatutako eremuak elkarrekin lotzen dituzten oinezkoentzako eta txirrindularientzako joan-etorriei jarraipena emateko.

Hartutako irtenbideak 1.921,84 metroko luzera du osotara, lau tartetan eta Erripagañarekin lotzeko adar batean banaturik:

–1. tartea: PA-30 errepidearen gaineko biribilgunea, Sarriguren-Berrikuntzaren Hiria. Bidegorri bat egitea proiektatu da, biribilguneko galtzadaren paraleloan; Jorge Oteiza etorbidean dagoen bidegorrian izanen du hasiera, eta bukaera, Berrikuntzaren Hiria kalean.

–2. tartea: Berrikuntzaren Hiriaren barnealdea. 1. tartearen bukaeran hasiko da, PA-30 errepidearen gaineko biribilgunetik hurbil, eta Elomendi gasolindegiaren inguruan bukatuko, Berrikuntzaren Hiriaren iparraldean, NA-2300 errepidearen ekialdeko aldean. 713,05 metroko luzera du, eta, gaur egun, 2,80 metroko zabalerako hormigoizko zoladura duen oinezkoentzako bidea da, Berrikuntzaren Hiria inguratzen duena hegoaldeko eta mendebaldeko muturretan. Orain dagoen plataforma 6,00 m-ra zabaltzea proiektatu da, bi noranzkoko bidegorri bat egiteko, oinezkoak eta txirrindulariak bereizita, gaur egungo oinezkoen ibilbidearen zabalerari eutsiz.

–3. tartea: Berrikuntzaren Hiria eta Areta lotzekoa (NA-2300 errepidea). Tarte hori NA-2300 errepidearen eskuinaldetik igaroko da nagusiki (iparralderako zirkulazio-noranzkoan). 2,5 metroko bidegorria izanen du, bi noranzkokoa, Berrikuntzaren Hiriaren mendebaldeko perimetroan dagoen oinezkoen bidexkaren gainean egina, eta ondoan 3 metro zabaleko espaloia izanen da. Elomendi gasolindegiaren inguruan, oinezkoak eta bizikletak batera ibiltzeko trazadura bat proiektatu da. Gero, NA-2300 errepidearen paraleloan joanen da (2,50 metro izanen dira bidegorrirako, eta 2,50 metro oinezkoentzako; horiek bereizteko 40 cm-ko zerrenda bat egonen da, bidegorriaren eta espaloiaren artean), Erroma kalea, NA-2300 eta NA-2306 errepideak eta Areta industrialdera sartzekoa elkartzen diren biribilguneraino; elkargune horretan, oinezkoentzako eta bizikletentzako bidegurutze semaforoduna izanen da.

–4. tartea: NA-2306 errepidea, Burlata-Areta. Tarte honen zati nagusian 2,50 metroko bidegorri bat jarriko da, bi noranzkokoa, eta oinezkoentzako 2,50 metroko espaloia NA-2306 errepidearen eskuineko aldean (Areta-Burlata zirkulazio noranzkoan). Tartea hasten den tokian, hots, Erroma kalea, NA-2300 eta NA-2306 errepideak eta Areta industrialdera sartzekoa elkartzen diren biribilgunearen hegoaldean, espaloia eta bidegorria jartzea proiektatu da; horretarako, biribilgunearen erdiko irlatxoa gehienez 3,00 m murriztuko da, zirkulazio erreien eta bazterbideen zabalera bere horretan utzita.

Jendaurreko aldia bukaturik, alegazio batzuk jaso dira. Hona hemen haien edukia eta emandako erantzuna:

1.–2023/1013741 alegazioa, Beatriz Urricelqui Osinaga andreak aurkeztua, Eguesibarko Udalaren ordezkari gisa.

1. Eskatzen du, 2. tarteari dagokionez, hasieran oinezkoak eta bizikletak batera ibiltzeko tarte moduan aurreikusita zeuden bideak, lehendik daudenak, bikoiztu daitezela, hala, bi garraio motak bereizita egin daitezen, proiektuko gainerako tarteetan espaloiak eta bidegorriak duten ereduzko sekzio berarekin.

2. Eskatzen du, 3. tarteari dagokionez:

a) Bizikleten pasabideko zirkulazioa oinezkoentzat soilik izan dadila, eta ez oinezkoak eta bizikletak batera ibiltzekoa, hasieran aurreikusitako moduan.

b) Hormatxo edo karel bat egitea 415. lurzatiaren tartean, bidera lurrik eta hartxintxarrik erori ez dadin.

c) Erroma kalearen iparralderanzko lotura alda dadila, bidegorri tarte bat eginez aparkalekuaren eremuaren gainean, oinezkoak eta bizikletak batera ibiltzeak dakartzan arriskuak saihesteko.

3. Eskatzen du ondasunen eta eskubideen zerrendan EG-03 eta EG-07 lurzatiak ez daitezela sartu desjabetu beharreko lurren artean. Horren ordez, bide-zorrak sortzea proposatzen du.

Erantzuna:

1. Alegazioa onartu eta proiektua horren arabera aldatu da.

2. 3. tarteari dagokionez:

a) Alegazioa onartu eta proiektua horren arabera aldatu da.

b) Alegatutakoa partzialki baietsi da, eta isurketak bideratzeko neurriak aplikatuko dira, bidera lurrik eta hartxintxarrik erori ez dadin.

c) Alegatutakoa ezesten da.

3. Alegatutakoa ezesten da. Aipatu lurzatiek ez dute zortasun kargarik, bai ordea, Berrikuntzaren Hiriaren eremukoek. Lur horiek beharrezkoak dira proiektua gauzatzeko, eta ondasun eta eskubideen zerrendan agertu behar dute. Hala ere, ukitutako udalekin hitzarmen bidez akordio bat lortzeko borondatea adierazten da, udal titulartasuneko lurzatietan desjabetze prozedurarik behar ez izateko.

Horrenbestez, bat etorriz Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak txostenean jaso eta proposatu duenarekin, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuak xedatzen duenarekin,

AGINTZEN DUT:

1. Behin betiko onestea Sarriguren, Berrikuntzaren Hiria, Erripagaña, Areta eta Burlata lotuko dituen oinezkoentzako eta bizikletentzako ibilbide bat eraikitzeko proiektua. 1.748.560,19 euroko aurrekontua du, BEZik gabe.

2. Behin betiko onestea ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, zeina eranskinean jaso baita.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta departamentuaren web-orrian argitaratzea, eta dagokion iragarkia bidaltzea Foru Komunitatean hedapen handiena duten egunkarietako bitara.

4. Foru agindu hau jakinaraztea Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuari, Desjabetze Atalari eta Eguesibar, Uharte eta Burlatako udalei, eta azken horiek premiatzea iragarki tauletan argitara dezaten.

5. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen, eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Aurreko paragrafoan xedatutakoa ezertan galarazi gabe, foru agindu honek amaitzen du administrazio publikoentzako administrazio bidea. Dena dela, administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, hura jakinarazi edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2023ko irailaren 1ean.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Óscar Chivite Cornago.

ERANSKINA.–UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN BANAKAKO ZERRENDA ZEHATZA

FINKA ZK.

JABEA

DESJ.
AZALERA

ALDI BAT. OKUP.

KATASTROKO DATUAK

AZALERA

POL.

LURZATIA

LABOREA

EGUESIBARKO UDAL-MUGARTEA

EG-01

Nafarroako Foru Komunitatea (errepideak)

219

159

15

104A

Bidea

EG-02

Nafarroako Foru Komunitatea (errepideak)

471

0

15

103A

PA-30 Iruñeko ingurabidea

EG-03

Eguesibarko Udala

327

172

15

233A

Lurzorua

EG-07

Eguesibarko Udala

69

0

15

265A

Lurzorua

EG-08

Repsol Comercial de Productos Petrolíferos SA

201

0

15

95A

Lurzorua

EG-09

Eguesibarko Udala

1.006

2.513

15

415A

Lurzorua

EG-10

Eguesibarko Udala

899

0

15

z.g.

Kalea

EG-11

Navarra de Suelo y Vivienda SAU

0

971

15

427A

Lurzorua

EG-12

Eguesibarko Udala

40

0

15

z.g.

Kalea

EG-16

Nafarroako Foru Komunitatea (errepideak)

6

168

15

112A

NA-2300 Areta industrialdea

UHARTEKO UDAL-MUGARTEA

HU-01

Repsol Comercial de Productos Petrolíferos SA

59

0

1

521A

Lurzorua

HU-02

Construcciones Andía, S. A.

39

43

1

762A

Larreak

Miguel Rico y Asociados SA

Navarra de Edificaciones SA

Sealaven1993 SLU

HU-03

Nafarroako Foru Komunitatea (errepideak)

1.602

751

1

178A

NA-2300 Areta industrialdea

HU-04

Amorena Iturralde, Silvia

103

125

1

509B

Larreak

Goicoechea Alfonso, Julio

HU-05

Amorena Iturralde, Silvia

67

0

1

509D

Bidea

Goicoechea Alfonso, Julio

HU-06

Uharteko Udala

59

57

1

105A

Lurzorua

HU-07

Nafarroako Foru Komunitatea (errepideak)

234

0

1

178D

NA-2300 Areta industrialdea

HU-08

Nafarroako Foru Komunitatea (errepideak)

2.972

1.614

1

852A

NA-2306 Burlatarako sarbidea

HU-09

Nafarroako Foru Komunitatea (errepideak)

19

0

1

178C

NA-2300 Areta industrialdea

HU-10

Elomendi SL

33

0

1

1102A

Lurzorua

HU-12

Uharteko Udala

70

246

1

103A

Lurzorua

Iruñerriko Mankomunitatea

HU-13

Uharteko Udala

155

1

z.g.

Kalea

HU-14

Uharteko Udala

9

1

z.g.

Bidea

BURLATAKO UDAL-MUGARTEA

BU-01

Nafarroako Foru Komunitatea (errepideak)

563

306

2

383A

NA-2306 Burlatarako sarbidea

BU-02

Viguria Guerendiain, Francisco Javier

293

0

2

323A

Leh. alorra

Viguria Guerendiain, Irantzu Beatriz

Viguria Guerendiain, Manuel Fernando

Viguria Guerendiain, Obdulia María

Viguria Guerendiain, María Loreto

BU-03

Viguria Guerendiain, Francisco Javier

22

0

2

323B

Larreak

Viguria Guerendiain, Irantzu Beatriz

Viguria Guerendiain, Manuel Fernando

Viguria Guerendiain, Obdulia María

Viguria Guerendiain, María Loreto

Bide-zortasunek ukitutako lurzatiak

FINKA ZK.

JABEA

BIDE-ZORTASUNA

ALDI BAT. OKUP.

KATASTROKO DATUAK

AZALERA

POL.

LURZ.

LABOREA

EGUESIBARKO UDAL-MUGARTEA

EG-04

Cener-Ciemat Fundazioa

1.409

146

15

387A

Lurzorua

EG-05

Siemens Gamesa Renewable Energy Eólica SL

1.023

0

15

386A

Lurzorua

EG-06

Siemens Gamesa Renewable Energy Eólica SL

138

0

15

385A

Lurzorua

EG-13

Navarra de Suelo y Vivienda SAU

772

353

15

390A

Lurzorua

EG-14

Acciona Solar SA

345

155

15

389A

Lurzorua

EG-15

Acciona Generación Renovable SA

1.207

555

15

388A

Lurzorua

Instalazio osagarriek eta biltegiek ukitutako lurzatiak

FINKA
ZK.

JABEA

ALDI BATERAKO OKUPAZIOA

KATASTROKO DATUAK

POL.

LURZ.

LABOREA

UHARTEKO UDAL-MUGARTEA

HU-11

Amorena Iturralde, Silvia

525

1

509A

Lurzorua

Goicoechea Alfonso, Julio

Iragarkiaren kodea: F2312819