191. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERAKO MANKOMUNITATEA

Aldaketa, Hiri-hondakin solidoen kudeaketa arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

Erriberako Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2023ko uztailaren 20an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldatzea Hiri-hondakin solidoen kudeaketa arautzen duen ordenantza.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak; hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epean inork alegaziorik egin ezean, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Tuteran, 2023ko abuztuaren 30ean.–Mankomunitateko burua, Fernando Ferrer Molina.

Iragarkiaren kodea: L2312585