2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DEIERRI
Jarduera-lizentziaren eskaera.
Mekanika lantegia
Alkatetzaren 2023ko maiatzaren 22ko Ebazpenaren bidez, eta bete dadin 26/2022 Foru Dekretuan ezarritakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua), aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek.
3 2023/1 eranskina.
Sustatzailea: Valentín Kirstya Kirstya.
Jarduera: mekanika lantegia (23. poligonoa, 54. lurzatia).
Aritzalan, 2023ko abuztuaren 28an.–Alkatea, Ana Marta Mendaza Acedo.
Iragarkiaren kodea: L2312450