2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TAFALLA
Jarduera-lizentziaren eskaera.
Ibilgailuak erregaiz hornitzeko unitatea
Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko oharrak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori dena, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 48.1 artikuluan ezarritakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua).
Sustatzailea: La Sarda nekazaritza eta abeltzaintzako sozietate kooperatiboa.
Jarduera: ibilgailuak erregaiz hornitzeko unitate bat handitzea.
Tokia: Miranda Arga kalea, 25 (32. poligonoa, 196. lurzatia).
Tafallan, 2023ko abuztuaren 29an.–Behin-behineko alkatea, Gonzalo Ibarrola Inchusta.
Iragarkiaren kodea: L2312484