191. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

165C/2023 EBAZPENA, abuztuaren 27koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Altsasuko Mecanizados Alsasua SL enpresaren hitzarmen kolektiboa erregistratu, gordailutu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Altsasuko Mecanizados Alsasua SL enpresak aurkeztutako hitzarmen kolektiboa aztertu da (kode zenbakia: 31101002012015), zeina erregistro honetan sartu baitzen 2023ko uztailaren 20an, enpresaren ordezkariek eta sindikatuen ordezkariek 2023ko ekainaren 19an izenpetuta.

Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektiboak, laneko akordio kolektiboak eta berdintasun planak erregistratu eta gordailutzeari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz,

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, eta Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 265/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidanak,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.–Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatzea Mecanizados Alsasua SL enpresak aurkeztutako hitzarmen kolektiboa (kode zenbakia: 31101002012015).

Bigarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, jendaurrean egon dadin.

Hirugarrena.–Ebazpen hau eskatzaileari jakinaraztea, eta ohartaraztea ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Iruñean, 2023ko abuztuaren 27an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Altsasuko Mecanizados Alsasua SL enpresaren hitzarmen kolektiboa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2312420