2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NAGOREKO KONTZEJUA
Larreen aprobetxamendua enkantean
Nagoreko Kontzejuak (Artzibar) erabaki zuen Nagoreko mugarteko larreak errentan ematea, enkante publikoa eginez, gutun-azal itxien bidez, bi lotetan, eta hamar urteko eperako, lote bakoitzerako.
Hasierako prezioa:
1. eremua: Nagoreko 5. poligonoa, Urrobi ibaian behera, eskuinetara. 548 hektarea, guztira. Nekazaritza Politika Erkiderako 97,20 hektareako azalera du, guztira. Aprobetxamendurako hasierako prezioa urteko sei mila eurokoa izanen da (6.000,00 euro).
2. eremua: Nagoreko 6. poligonoa, Urrobi ibaian behera, ezkerretara. 223,50 hektarea, guztira. Nekazaritza Politika Erkiderako 42,45 hektareako azalera du, guztira. Aprobetxamendurako hasierako prezioa urteko hiru mila eurokoa izanen da (3.000,00 euro).
Eskaintzak aurkezteko epea:
2023ko urriaren 15eko 19:00ak arte aurkez daitezke gutun-azal itxiak Kontzejuan, eta iragarki honen bukaerako ereduaren araberakoak izanen dira; ondoren ez da proposamenik onartuko.
Enkantea egitea:
Enkantea udaletxean eginen da urriaren 15ean, igandean, 19:00etan. Bertan parte hartzeko, nahitaezkoa izanen da frogatzea behin behin-behineko bermea eratu dela, berrehun eta berrogei eurokoa (240,00 eurok) 1. loterako eta ehun eta hogei eurokoa (120,00 euro) 2. loterako.
Nagoreko Kontzejuan daude, interesdunen eskura, adjudikazio honen baldintza-agiria eta loteen zerrenda eta ezaugarriak.
Nagoren (Artzibar), 2026ko abuztuaren 26an.–Kontzejuko burua, Javier Idiazábal Chourraut.
PROPOSAMEN EREDUA
Izen-deiturak: .................................................................................., NANa: ..............................., helbidea: ........................................................................................., telefonoa: ..................................., neure izenean, edo honako hau ordezkatuz: ......................................................................................... (hala badagokio), ezagutzen baitut Nagoreko Kontzejuaren larreak errentan emateko baldintza-agiria, horren truke diru hau eskaintzen dut: ..................................................................................................... euro (zenbatekoa letraz eta zenbakiz).
Iragarkiaren kodea: L2312445