191. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MÉLIDA

Enkante publikoa, herri-lurren aprobetxamendurako 2023an

Laborantzako herri-lurrak modu hauetan aprobetxatzen ahal dira: lehentasuna duten herritarrendako aprobetxamenduak, herritarren arteko zuzeneko adjudikazioa, eta toki-entitatearen zuzeneko ustiapena edo enkante publikoa. Modalitate horiek, hain zuzen, xedatuta daude Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 144. artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 157. artikuluan.

Adjudikazioa eginen da aipatutako modalitate horiek hurrenez hurren aplikatuz, aipatutako hurrenkerari jarraikiz.

Ikusirik herritarrek ez dutela adjudikazio-eskaerarik egin, onuradun izateko, ezarritako epean eta moduan, enkante publikoa egin behar da. Hortaz,

XEDATZEN DUT:

1. Enkante publikoaren iragarkia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Foru komunitateko egunkari batean, gutxienez, enkantea egiteko eguna baino 15 egun natural lehenago.

2. Iragarki hau argitaratu eta 15 egun natural igaro eta gero, hurrengo lanegunean eginen da enkantea.

3. Enkanteari buruzko dokumentazioa Melidako Udalaren bulegoetan egonen da eskuragarri, 9:00etatik 13:00etara.

4. Enkantea noiz eginen den Udalaren iragarki-taulan adieraziko da.

Melidan, 2023ko irailaren 5ean.–Alkatea, Francisco Javier Sesma Rodrigo.

Iragarkiaren kodea: L2312852