2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLTZA ZENDEA
Aparteko kredituen 08/2023 aurrekontu-aldaketa eta 2023ko aurrekontua gauzatzeko oinarrien aldaketa. Hasierako onespena
Oltza Zendeako Udalak, 2023ko abuztuaren 31n egin den osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen aparteko kredituen 08/2023 aurrekontu-aldaketa eta 2023ko aurrekontua gauzatzeko oinarrien aldaketa.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Oltza zendean, 2023ko abuztuaren 31n.–Alkatea, José María Cuende Vallejo.
Iragarkiaren kodea: L2312653