191. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GAZTELUBERRI

2023ko 2., 3. eta 4. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

2023ko 163. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 8an, aurrekontu-aldaketa horiek hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurreko aldian inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketak behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

GASTUAK, KREDITU-GEHIGARRIA, 2/2023 ALDAKETA

–1338022620 partida, herriko jaiak: 6.000,00 euro.

–Finantzaketa: 18700 partida, diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 6.000,00 euro.

GASTUAK, KREDITU-GEHIGARRIA, 3/2023 ALDAKETA

–141214800003 partida, ehiza-barrutiaren banaketa: 11.500 euro.

–Finantzaketa: 187000 partida, diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 11.500 euro.

GASTUAK, KREDITU-GEHIGARRIA, 4/2023 ALDAKETA

–1912010000 partida, alkatearen ordainsaria: 1.000 euro.

–Finantzaketa: 18700 partida, alkatearen ordainsaria: 1.000 euro.

Eta argitara ematen da, osoko bilkuran onetsi eta gero, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritako izapideen arabera, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuari jarraikiz, zeinaren bidez garatu baitzen foru-lege hori.

Gazteluberrin, 2023ko irailaren 4an.–Alkate udalburua, Xabier Alfaure Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L2312821