191. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

Aldaketa, Etxeko laguntza zerbitzua arautzen duen udal ordenantzan. Hasierako onespena

Aiegiko Udalak, 2023ko abuztuaren 24an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Aiegiko Etxeko laguntza zerbitzua arautzen duen udal ordenantzaren aldaketa.

Bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin, jendaurrean egonen da gutxienez hogeita hamar egunean, argitara eman ondotik Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta erakundearen iragarki-taulan, bizilagunek eta interes legitimoa dutenek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Aiegin, 2023ko abuztuaren 25ean.–Alkatea, Leonardo Camaces Murillo.

Iragarkiaren kodea: L2312393