2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARTAXOA
3/2023 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena
Jendaurrean egon da Udalak 2023ko ekitaldirako onetsitako aurrekontuan 3. aldaketa egitea onesten duen espedientea, eta jendaurreko aldi horretan inork ez du alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu (iragarkia 2023ko 149. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 18an, eta Udal honen ediktu-taulan); hartara, behin betiko onetsitzat jo eta laburturik ematen da argitara. Hori guztia, bat etorriz xedaturik dagoenarekin uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).
Aparteko kreditua sortzea
GASTUAK:
PARTIDA | IZENA | ZENBATEKOA |
| Estalkia eraberritzea Urraca Reina ikastetxe publikoan | 92.281,00 euro |
Guztira | 92.281,00 euro |
Finantzabideak
DIRU-SARRERAK:
PARTIDA | IZENA | ZENBATEKOA |
| Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza | 59.982,62 euro |
| Determinazio librea, 2022 | 2.730,00 euro |
| Diruzaintzako gerakina | 29.568,38 euro |
Guztira | 92.281,00 euro |
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Artaxoan, 2023ko irailaren 4an.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain.
Iragarkiaren kodea: L2312828