2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARROITZ
Urbanizazio-proiektua, 2. poligonoko 208. lurzatiko UD-33 unitateari dagokiona. Behin betiko onespena
Arroizko Udaleko alkate udalburuak, uztailaren 12ko 112/2023 Ebazpenaren bidez, behin betiko onetsi du Arroizko Udal Plan Orokorreko 2. poligonoko 208. lurzatiko UD-33 unitateari dagokion urbanizazio-proiektua, Ana Sanz Ochoak eta Iker Ochoa Larak sustatutakoa. Onespena egin da Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako foru-dekretuaren 134. artikuluan ezarritakoari jarraikiz. Proiektua hasiera batez onetsi zen apirilaren 20ko Alkatetzaren 87/2023 Ebazpenaren bidez, eta argitara eman zen 2023ko 93. Nafarroako Aldizkari Ofizialean (maiatzaren 4koan), bai eta maiatzaren 11ko Diario de Navarra eta maiatzaren 12ko Diario de Noticias egunkarietan ere. Jendaurreko epea igaro ondoren, ez zen proiektuaren aurkako alegazio edo oharrik aurkeztu.
Argitara ematen da denek jakin dezaten, bete beharrez Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 134. artikuluan ezarritakoa.
Arroitzen, 2023ko abuztuaren 28an.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.
Iragarkiaren kodea: L2312502