191. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

Kudeaketako hirigintza-hitzarmena, aprobetxamenduaren %10 aldatu dadin baliokide ekonomikoaren truke, 1. poligonoko 308. lurzatian. Behin betiko onespena

Arroizko Udalaren ekainaren 28ko erabakiaren bidez, behin betiko onetsi da kudeaketako hirigintza-hitzarmen bat Mariano Calvo Alonsorekin, udal aprobetxamenduaren %10 ordeztu dadin (hirigintzako plangintza egikaritzearen ondorio da) 1. poligonoko 308. lurzatian, Arroizko udalerrian; hura hasiera batez onetsi zen 2023ko martxoaren 30eko udal erabakiaren bidez, eta argitaratu zen 88. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 27an, eta ez da aurkeztu alegaziorik nahiz oharrik. Behin betiko onetsi da, bete beharrez uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikulua (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Argitara ematen da denek jakin dezaten, bete beharrez Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 25. artikulua.

Arroitzen, 2023ko abuztuaren 28an.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.

Iragarkiaren kodea: L2312499