2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARROITZ
Bertan behera uztea kudeaketako hirigintza-hitzarmen bat, xede zuena orain eta etorkizunean urbanizatzea poligonoko 208. eta 161. lurzatiak (UD-33)
Arroizko Udalaren ekainaren 28ko erabakiaren bidez, bertan behera utzi da kudeaketako hirigintza-hitzarmen bat, Ana Sanz Ochoarekin eta Iker Ochoa Lararekin egin zena, xede zuena orain eta etorkizunean urbanizatzea 2. poligonoko 208. eta 161. lurzatiak (UD-33). Hura hasiera batez onetsi zen 2023ko maiatzaren 3ko udal erabakiaren bidez, eta argitaratu zen 2023ko 114. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 1ean. Bada, aipatutako sustatzaileek alegazio idazki bat aurkeztu dute, eta Arroizko Udalak onartu, eta, beraz, aipatutako hitzarmena bertan behera uzten da, eta ondoriorik gabe uzten da hura onesteko hasitako administrazio-prozedura.
Aditzera ematen da, denek jakin dezaten.
Arroitzen, 2023ko abuztuaren 28an.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.
Iragarkiaren kodea: L2312491