189. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 8a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

A/31/03529 C13. Jendaurreko informazioa. Baztanen obrak egiteko eskaera Espedientea: A/31/03529 C13-1. Eskaera-orria NL/da

Gaia: obrak baimentzeko eskaera.

Eskatzailea: Nafarroako Gobernua, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua, Biodibertsitatearen Zerbitzua.

Ibaiaren edo errekaren izena: Oieregi iturburua.

Udal mugartea eta probintzia: Baztan (Nafarroa).

Obren azalpen laburra eta helburua:

Nafarroako Gobernua-Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Biodibertsitatearen Zerbitzuak baimena eskatu du obra batzuk egiteko, Oieregiko iturburuaren hartunearekiko lotunean hasiera dutenak. Puntu horretan, metalezko ate berri bat, gainezkabide bat eta hoditeriaren sarreran sareta bat jarriko dira. Kondukzioak 623 metroko luzera du iturburutik arrain-haztegiaren laborategiraino, eta, hasieran, Zeberia errekaren ezkerraldetik igarotzen da. Ur-emaria neurtzeko estazioa baino pixka bat lehenago gurutzatzen du, eta jaitsi egiten da, zentral hidroelektrikoko uren irteera-ubidera iritsi arte. Ondoren, Marin erreka gurutzatzen du, eta, azkenik, arrain-haztegiaren lurretan barna jarraitzen du, laborategian sartu arte. Erreken bi gurutzaguneak ibai-ohantzearen azpian lurperatuta eginen dira.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Kantauriko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburu pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2023ko abuztuaren 24an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, zerbitzuko burua, Noemí López Fernández. (2017ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua).

Iragarkiaren kodea: E2312276