189. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 8a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

A/31/04560 (NL/--). Jendaurreko informazioa. Ur aprobetxamendurako eskaera Baztanen

Gaia: ur aprobetxamendurako eskaera.

Eskatzailea: Josefina Echenique Arraztoa.

Ibaiaren edo errekaren izena: izenik gabeko iturburua.

Eskatutako emaria: 0,01 l/s.

Tokia: Ibur (Irurita).

Udal mugartea eta probintzia: Baztan (Nafarroa).

Xedea: etxeko erabilerak, Perekonea baserrian.

Obren azalpen laburra eta helburua:

Iturburutik ura hartzeko kutxatila bat erabiliko da. Kutxatila horretatik hodi bat aterako da, iturburuaren ondoan dagoen eta flotagailua duen 10.000 l-ko biltegiraino. Hortik beste 350 metro egiten ditu hodiak Perekonea baserriraino, eta bertan 4 pertsonaren hornidurarako erabiltzen da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Baztango udaletxean edo Kantauriko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburu pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2023ko abuztuaren 23an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, zerbitzuko burua, Noemí López Fernández. (2017ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua).

Iragarkiaren kodea: E2312205