3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA
2020-S-626. Hondakin urak isurtzeko baimenaren berrikuspena, Gerendiainen
Lopez Sarasate SLk honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:
Ezaugarriak:
Eskatzailea: Lopez Sarasate SL.
Xedea: erregaia biltegiratzeko eremu bateko hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea, Gerendiainen.
Ibilgua: Arkotxain erreka (Elortz ibaia).
Isurketa eginen den udal-mugartea: Noain-Elortzibar (Nafarroa).
Kutsaturik egon daitezkeen euri uren isuria I klaseko hidrorkarburoen bereizgailuan tratatzen dira (3 l/s-ko gaitasun nominala du); isuriaren bolumena 120 m³-koa da urtean. Hondakin ur sanitarioen gehieneko bolumena 80 m³-koa da urtean, eta 1 m³-ko hobi septiko batean tratatzen dira.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta aipatu eskaerak kalte egiten diela uste dutenek erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, eskaera eta espedientearen dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira arro-erakunde honen web-orrian, esteka honetan: https://iber.chebro.es/webche/ipCriterios.aspx. Halaber, epe horren barruan eskuragarri egonen dira, kontsultatzeko, Konfederazioaren egoitzan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan, 976711000 telefonoan aldez aurretik hitzordua eskatuz gero.
Zaragozan, 2023ko uztailaren 17an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.
Iragarkiaren kodea: E2312362