189. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 8a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

2023-EXT-10. Aprobetxamendurako eskubidea azkentzea iraungitzeagatik, Lakuntzan

Ebroko Konfederazio Hidrografikoko ur komisarioak 2023ko otsailaren 6an hartutako Erabakiaren bidez, ofizioz eman zaio hasiera ur aprobetxamendu baterako eskubidea azkentzeko espedienteari, iraungita dagoelako. Hauek dira aprobetxamenduaren

Ezaugarriak:

Titularra: Rosario Andueza Lazcoz.

Erabilera: nekazaritza eta abeltzaintza.

Ur-ibilgua: Arakil ibaia.

Alderdia: Larrañondo.

Udalerria: Lakuntza (Nafarroa).

Batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean: 0,015 l/s.

Eskubidearen titulua: Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren 2005eko irailaren 20ko ebazpena.

Inskripzioaren datuak: Ur Erregistroko A atala, 44. liburukia, 25. orria.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren Jendaurreko Informazioaren Zerbitzuan (Sagasta pasealekua 24-28, Zaragoza), bulego orduetan (9:00etatik 14:00etara). Aurrez aurre aurkezteko, beharrezkoa izanen da aldez aurretik hitzordua eskatzea 976711000 telefonoan edo informacionciudadana@chebro.es helbide elektronikoan.

Era berean, aipatutako agiriak epe horretan ikusten ahalko dira arroaren erakundearen web-orrian, esteka honetan: https://iber.chebro.es/webche/ipCriterios.aspx.

Edozein pertsona fisikok edo juridikok egiten ahalko ditu alegazioak ezarritako epean, baina alegazioak egiteak ez dio ematen egiten dituenari interesdun izaera espedientean.

Zaragozan, 2023ko uztailaren 5ean.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2312193