3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA
2023-S-261. Isurketarako baimena berrikustea Garesen
Izarbeibarko Mankomunitateak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:
Ezaugarriak:
Eskatzailea: Izarbeibarko Mankomunitatea.
Xedea: Garesko, Obanosko, Enerizko, Añorbeko, Ukarreko, Tirapuko, Muruzabalgo, Utergako, Legardako eta Adiosko hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.
Ur-ibilgua: Arga ibaia.
Isurketa eginen den udal-mugartea: Gares (Nafarroa).
Herri horietako isurketaren gehieneko bolumena 670.000 m³-koa da urtean. Tratamendu hau ematen zaio: ur gordinen putzua eta ponpaketa, solido finetarako arbastatzea, hareak kentzekoa, tratamendu biologikora ponpatzeko kutxeta, iragazki finkoko bi erreaktore biologiko eta bigarren mailako dekantagailua.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta aipatu eskaerak kalte egiten diela uste dutenek erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau probintziako aldizkari ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, eskaera eta espedientearen dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira arro-erakunde honen web-orrian, esteka honetan: https://iber.chebro.es/webche/ipCriterios.aspx. Eta, era berean, epe horren barruan eskuragarri egonen dira, kontsultatzeko, Konfederazioaren egoitzan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan, 976711000 telefonoan aldez aurretik hitzordua eskatuz gero.
Zaragozan, 2023ko uztailaren 13an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.
Iragarkiaren kodea: E2312190