189. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BETELU

Alkatetzaren eskuordetzea ezkontza zibila egiteko

Tolosako Erregistro Zibilean tramitatu da ezkontza zibilaren 458/2023 espedientea eta hura 2023ko irailaren 8an Beteluko Udaletxean egiteko asmoa dagoenez, udal honetako alkate Lorenzo Zubillaga Goicoecheak ondotik ematen dena erabaki du Alkatetzaren irailaren 1eko 65/2023 Ebazpenaren bidez; hori guztia, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluaren eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluaren edukiarekin bat.

1.–Udal honetako zinegotzi Ander Prados Otamendi eskuordetzea, ezkontza zibil hori egiteko ahalmena izan dezan; eskuordetzeak ebazpena sinatzen denetik izanen du indarra.

2.–Ezkontza zibil hori Herriko Etxean egiteko baimena ematea.

Betelun, 2023ko irailaren 1ean.–Alkatea, Lorenzo Zubillaga Goicoechea.

Iragarkiaren kodea: L2312753