1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
71/2023 FORU AGINDUA, abuztuaren 29koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Carlos Ukar Arana jauna, Hezkuntza Departamentuko Ebaluazio Ataleko burua, kargutik kentzen duena berak hala eskatu baitu.
Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko bigarren apartatuan xedatzen duenez, atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki errebokatzen ahal ditu erabaki hori hartu zuen organoak berak.
Horrenbestez,
AGINTZEN DUT:
1. Carlos Ukar Arana jauna, Hezkuntza Departamentuko Ebaluazio Ataleko burua, kargutik kentzea, berak hala eskatu baitu. Kargu-uzteak 2023ko abuztuaren 31tik aurrera izanen ditu ondorioak.
2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2023ko abuztuaren 29an.–Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gimeno Gurpegui.
Iragarkiaren kodea: F2312458