2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZARRA
3. poligonoko 2067. eta 2068. lurzatietako (Iturrieta kalea) xehetasun-azterketa aldatzea. Hasierako onespena
Lizarrako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2023ko abuztuaren 25ean egindako ohiko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa egitea Udalaren Hirigintza Planeko APA 1eko M3B etxe-sailean (Iturrieta kalea), baina soilik ukituz 3. poligonoko 2067. eta 2068. lurzatiak. José Manuel Ochoa Santillánek sustatu du.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluei (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Lizarran, 2023ko abuztuaren 30ean.–Alkatea, Marta Ruiz de Alda Parla.
Iragarkiaren kodea: L2312476