188. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZAGRA

2. poligonoko 1466. eta 1467. lurzatien desafektazioa. Hasierako onespena

Azagrako Udalak, 2023ko abuztuaren 9an egindako osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea ondotik aipatzen diren herri-lurretako finken desafektazioa, haien erabilera lagatzeko (aho batez onetsi zen, hau da, gehiengo osoa izanik, Udalbatzako kideen legezko kopuruaren quorumari dagokionez, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140.2 artikuluak xedatutakoari –Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea–):

–Herri-lurretako finka, 2. poligonoa, 1466. lurzatia, A azpilurzatia, 1.748,88 m².

–Herri-lurretako finka, 2. poligonoa, 1467. lurzatia, A azpilurzatia, 1.911,04 m².

Jendaurrean egonen da hilabetez, interesdunek alegazioak aurkez ditzaten denbora horretan.

Azagran, 2023ko abuztuaren 28an.–Alkatea, Rubén Medrano Romeo.

Iragarkiaren kodea: L2312412